Bi Haizetara euskara taldeak Udalbideren laguntza jaso du 2008- 2009-2010-2011an

miércoles, 2 de marzo de 2011

klik bat euskararen alde

Kaixo!

Egun Twitter zazpi hizkuntzatan dago, eta hurrengo itzulpenak zein izango diren erabakitzen ari dira. Katalanek, kanpaina batekin lortu dute baietza jasotzea. Aurrekaririk ez duen garaipen handia izango litzateke oraindik zazpi hizkuntzatan besterik ez dagoen mundu mailako zerbitzu bat gure hizkuntzan jartzea lortzea. Txiki eta hauskorraren ideia utzi, eta teknologia berrietan sendoa den hizkuntza gisa ikus gaitzatela lor dezakegu!

Horregatik, kanpaina bat hasi dute Twitterreko zuzendariari euskarara ere itzul dezaten eskatzeko. Sartu eta emaiozu babesa! Ez baduzu Twitter konturik eta nolabait lagundu nahi bazenu, zure kontaktu guztiei bidaliz lagun dezakezu, hauek bere kontaktu guztiei bidaltzeko, horrela Twitterra duten euskaldun guztiek sina dezaten, eta ez dutenek, jakin dezatela jende bat honetan ari dela eta egiten badute, sina dezatela!
SINATU

Katalanek 3000 atxikimendurekin lortu dute baietza.

"Behin zure hizkuntza Interneteko proiektu sendo batean sartuz gero, hurrena datorrenak, aurrekoa zein hizkuntzatara itzuli duten begiratuko du, eta naturaltasun osoz itzuliko du bere tresna zure hizkuntzara. Hori ari da gertatzen katalanarekin. Horregatik, kontua oso sinplea da: Edo zerrendan zaude, edo ez zaude. Horregatik, ahal den ahalegin guztia egin behar da bertan egoteko". Vicent Partal, Vilawebeko zuzendaria.


Azalpen gehiago inork nahi balu: Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz

Eskerrik asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario