Bi Haizetara euskara taldeak Udalbideren laguntza jaso du 2008- 2009-2010-2011an

lunes, 27 de junio de 2011

OZTOPOAK GAINDITUZ EUSKARAZ ARITU

Udaberriak bere betean
zelai alorrak berdatzen,
Zangozaraino egun xarmanta
dakarkigu alai ozen
Euskararena eman diogu
aspalditxo hari izen.
Naturarekin batera ea
piztu eta joritzen den
Euskara eta loreak batuz
hesiak eror daitezen.

Loreetan berez gorri ta zuri
arrosa dugu aurkitu
beronek hosto politak zainduz
arantzak ere baditu.
Arantza ho(r)iek bezala trabak
behingoz ditzagun garaitu.
Ez da erraza baina erronka
hauxe dago gure esku.
Oztopo denak gainditu eta
nonahi Euskaraz aritu.

Doinua: Mutil kozkor bAt itsu aurreko

No hay comentarios:

Publicar un comentario