Bi Haizetara euskara taldeak Udalbideren laguntza jaso du 2008- 2009-2010-2011an

domingo, 5 de mayo de 2013

EUSKARAREN EGUNEKO BERTSOA

Hau da 2013ko EUSKARAREN EGUNEKO bertsoa.

Gaita hots, herri dantzak,
 Txistor eta lurrun,
 Ekialden Zangoza
 pozez da girodun,
 kantuz, barre algarak
 festaren oihartzun
 haur,gazte nahiz helduak
 euskararen lagun.

 Ekaineko larunbat
lehena dugu hau.
Egun zoragarria
 indarberriz arau
 ekitaldiz josia
 goiz, arrats eta gau
hamaika urtez gazte
 ikusgarri dirau.

 Bihotzetik ahora
 osasuntsu bizi
 dezagun euskal hatsa
 duintasunez noski!
 Bide luzean tarte
 kozkorrari eutsi.
 Erdarak ez gaitzala
 espaloitik jaitsi. 
Erdarak ez gaitzala
espaloitik jaitsi.
 DOINUA:

No hay comentarios:

Publicar un comentario