jueves, 15 de diciembre de 2011
sábado, 5 de noviembre de 2011
KOXKOR KALE TXAKURRA (SENTIPUINAK)
Koxkor txakur zahar eta gaixoa kalean bizi zen. Ametsa zuen jabea izatea, elkar maitatzeko. gau batean,lagunek Koxkorri laguntzea erabaki zuten eta...
sábado, 15 de octubre de 2011
ALEXen ipuina
Oraingoan, Axunek Alexen ipuina kontatu digu. Hasiera politta eman diogu txikien ekintza honi.
"Isabelek lagun on bat du Alex deituriko monstruoa..."
viernes, 7 de octubre de 2011
IPUIN KONTALARIA
IPUIN KONTALARIA EUSKARAZ
EGUNA: Ostegunetan.
ORDUA: 18:30etatik 19:30etara.
LEKUA: Zangozako liburutegi publikoan.
NORI ZUZENDUA: 3-7 urte bitartekoentzat.
ANTOLATZAILEA: Bi Haizetara euskara taldea.
EGUNA: Ostegunetan.
ORDUA: 18:30etatik 19:30etara.
LEKUA: Zangozako liburutegi publikoan.
NORI ZUZENDUA: 3-7 urte bitartekoentzat.
ANTOLATZAILEA: Bi Haizetara euskara taldea.
domingo, 2 de octubre de 2011
lunes, 27 de junio de 2011
OZTOPOAK GAINDITUZ EUSKARAZ ARITU
Udaberriak bere betean
zelai alorrak berdatzen,
Zangozaraino egun xarmanta
dakarkigu alai ozen
Euskararena eman diogu
aspalditxo hari izen.
Naturarekin batera ea
piztu eta joritzen den
Euskara eta loreak batuz
hesiak eror daitezen.
Loreetan berez gorri ta zuri
arrosa dugu aurkitu
beronek hosto politak zainduz
arantzak ere baditu.
Arantza ho(r)iek bezala trabak
behingoz ditzagun garaitu.
Ez da erraza baina erronka
hauxe dago gure esku.
Oztopo denak gainditu eta
nonahi Euskaraz aritu.
Doinua: Mutil kozkor bAt itsu aurreko
Udaberriak bere betean
zelai alorrak berdatzen,
Zangozaraino egun xarmanta
dakarkigu alai ozen
Euskararena eman diogu
aspalditxo hari izen.
Naturarekin batera ea
piztu eta joritzen den
Euskara eta loreak batuz
hesiak eror daitezen.
Loreetan berez gorri ta zuri
arrosa dugu aurkitu
beronek hosto politak zainduz
arantzak ere baditu.
Arantza ho(r)iek bezala trabak
behingoz ditzagun garaitu.
Ez da erraza baina erronka
hauxe dago gure esku.
Oztopo denak gainditu eta
nonahi Euskaraz aritu.
Doinua: Mutil kozkor bAt itsu aurreko
jueves, 9 de junio de 2011
domingo, 5 de junio de 2011
BIDAIA ETA AFARIEN ZOZKETA
HAUEK IZAN DIRA ZENBAKI SARITUAK:
1.SARIA .............4.919 (atera da)
2.SARIA..............634
3.SARIA..............6.304
4.SARIA..............1.009 (atera da)
5.SARIA..............2.625 (atera da)
SARIAK JASOTZEKO AUKERA EKAINAREN 14 ARTE.
Epe honetan ez ateratzekotan zenbaki erreserbak izanen dira saridun.
Erreserbak hauek dira:
1.saria(erreserba) ......6553
2.saria(erreserba).......7902
3.saria(erreserba).......6467
4.saria(erreserba).......7.813
5.saria(erreserba).......3.975
5.SARIA..............2.625
SARIAK JASOTZEKO AUKERA EKAINAREN 14 ARTE.
Epe honetan ez ateratzekotan zenbaki erreserbak izanen dira saridun.
Erreserbak hauek dira:
3.saria(erreserba).......6467
domingo, 29 de mayo de 2011
Gazteak lanean
Dagoeneko hasi dira zenbait gazte euskararen eguna prestatzen.
Batetik, DBH2ko ikasleak ditugu eskulanen tailerra prestatzen.
Bestetik, DBH3 eta 4koek aurreko ostiralan, marrazki lehiaketaren erakusketa prestatu zuten eta pankartak egin zituzten.
Beti da pozgarria gazteak euskararen alde lanean ikustea!
Mila esker zuen laguntzagatik!

domingo, 15 de mayo de 2011
martes, 3 de mayo de 2011
lunes, 11 de abril de 2011
KORRIKA TXIKI
Ostirala arratsaldean Bi Haizetara euskara taldeak herriko korrika txiki antolatu zuen, antolatzaileak erabat emozionatuta bukatu genuen jende multzo izugarria elkartu baitzen Zangozako kaleetan.
domingo, 10 de abril de 2011
Umeen tailerra- KORRIKA
Gaur korrika dakorkigu Zangoza aldera eta etorri aurretik petoak prestatzen ari gara goiz partean. Giro politta sortu da Zangozako Praun.
BERTSO POTEOA
Ostirala bikaina pasa genuen. Hasteko, korrika txiki eta ondoren, bertso poteoa.
Nahiko lagun elkartu ginen gazteak, umeak eta karrozak ere han ziren Unai eta Anderren bertsoaz gozatzen. Ondoren, Peñan afari goxo bat egin eta Nakenen musikaz danzatu genuen.
Nahiko lagun elkartu ginen gazteak, umeak eta karrozak ere han ziren Unai eta Anderren bertsoaz gozatzen. Ondoren, Peñan afari goxo bat egin eta Nakenen musikaz danzatu genuen.
jueves, 7 de abril de 2011
Eki, eki, eki , maleta ireki!
Ongi pasa dugu gaurkoan Pello Añorgaren ipuinekin. Denetarik kontau digu: Txomin ipurdi, ilargiarena, Elefantea eta tximuarena... Ume guztiak aho zabalik izan ditu, baita baten batek dantzatu ere.
viernes, 1 de abril de 2011
Pello Añorga Zangozan
Hurrengo asteko ostegunean Pello Añorga egonen da ipuin kontalariko saioan.
Ez galdu bere ipuinak entzuteko aukera!
Ez galdu bere ipuinak entzuteko aukera!
Rafa eta Rober ipuina kontatzen
Atzokoan Roberrek kontatu zuen ipuina. Bi ipuin izan ziren: bata, astoarena eta bestea, erbia eta dordokarena.
Ondoren, marrazkia egin zuten.
Ondoren, marrazkia egin zuten.
viernes, 18 de marzo de 2011
Paperezko gizontxoa
Atzoko ipuina bai polita zela! Axunek kontatu zigun Iratxe izeneko neskato baten abenturak. Betiko jostailuek ez zuten entretenitzen. Baina egun batean egunkari paperezko lagun bat imaginatu, asmatu eta egin zuen.
jueves, 10 de marzo de 2011
Gaurko ipuin kontalaria
Gaurkoan Josunek kontatu du ipuina. Xabierraldia zela eta ipuin kontalari familiarra izan da baino egon direnak primeran pasa dute. Eskulan polit bat egin dute, ametsetako etxea omen da.
miércoles, 2 de marzo de 2011
klik bat euskararen alde
Kaixo!
Egun Twitter zazpi hizkuntzatan dago, eta hurrengo itzulpenak zein izango diren erabakitzen ari dira. Katalanek, kanpaina batekin lortu dute baietza jasotzea. Aurrekaririk ez duen garaipen handia izango litzateke oraindik zazpi hizkuntzatan besterik ez dagoen mundu mailako zerbitzu bat gure hizkuntzan jartzea lortzea. Txiki eta hauskorraren ideia utzi, eta teknologia berrietan sendoa den hizkuntza gisa ikus gaitzatela lor dezakegu!
Horregatik, kanpaina bat hasi dute Twitterreko zuzendariari euskarara ere itzul dezaten eskatzeko. Sartu eta emaiozu babesa! Ez baduzu Twitter konturik eta nolabait lagundu nahi bazenu, zure kontaktu guztiei bidaliz lagun dezakezu, hauek bere kontaktu guztiei bidaltzeko, horrela Twitterra duten euskaldun guztiek sina dezaten, eta ez dutenek, jakin dezatela jende bat honetan ari dela eta egiten badute, sina dezatela!
SINATU
Katalanek 3000 atxikimendurekin lortu dute baietza.
"Behin zure hizkuntza Interneteko proiektu sendo batean sartuz gero, hurrena datorrenak, aurrekoa zein hizkuntzatara itzuli duten begiratuko du, eta naturaltasun osoz itzuliko du bere tresna zure hizkuntzara. Hori ari da gertatzen katalanarekin. Horregatik, kontua oso sinplea da: Edo zerrendan zaude, edo ez zaude. Horregatik, ahal den ahalegin guztia egin behar da bertan egoteko". Vicent Partal, Vilawebeko zuzendaria.
Azalpen gehiago inork nahi balu: Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz
Eskerrik asko!

martes, 1 de marzo de 2011
lunes, 28 de febrero de 2011
Maitatu, ikasi, ari... euskalakari
Hurbildu 2000 km baino gehiago egingo dituen euskararen aldeko lasterketara, apirilaren 7tik 17ra, Trebiñutik Donostiara!
jueves, 24 de febrero de 2011
Ipuin kontalaria (Otsailak24)
Gaurkoan Txomin eta Edurnek kontatu dute ipuina. Txominek Basajaunena kontatu du eta Edurne lepoluzearena. Ondoren, erloju polit bat egin dute.
miércoles, 23 de febrero de 2011
lunes, 21 de febrero de 2011
LOGOTIPOAREN HAUR-LEHIAKETA
Aurten, euskararen eguneko logotipoaren haur-lehiaketa eginen dugu.
Anima zaitez parte hartzera!
Oinarriak hemen dituzu!
Oinarriak
Anima zaitez parte hartzera!
Oinarriak hemen dituzu!
Oinarriak
EUSKARAREN EGUNA 2011
Aurten, EUSKARAREN EGUNA ekainaren 4an izanen da.
AURTENGO GAIA: HERRI-KIROLAK
AURTENGO GAIA: HERRI-KIROLAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)